XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AGABELBIL (Trolebús) Agabelbil izeneko gurdi orretxei ezarri gentzayoke Soka-gurdi, bañan ez nadin asi orrelako ziriketan.

Tximixt-indarrezko gurdi egoki orixen ere, ezagutu izan degu Argentina`n.

Bide-burniko gurdi-tximixtak baño askoz egokigoak iduritu zitzaizkan agabelbil`ak, berak edozer moduz ta nolanai kalean baztartzen diralako, gurdi-tximixta ez bezela.

Kaleak eragozpide gutxi ematen duan gurdilorketa izan oi da guzietan egokiena.

Agabelbil tximixt indarrezko gurdi egoki ori, 1950`go urtean ezagutu izan nuen aurrenengo aldiz.

Eta berak azkar baño aguroago ugaritu izan ziran, Bs. As.`ko kaleetan.

Egia da, garai artan Argentinako gurdilorketa geyenak Aberrikoituak (Nacionalizados) egon oi ziran bada.

Garai artako aurrerapenak edo atzerapenak, nolabaiteko Aizeboladak trolebuse`k beintzat, ez dakit noraño eraman zituen.

Lau-bost bat urte igaro dira, gurdi egoki tximixt-indarrez ibiltzen ziranak ayetako bat bakarra ere ez dala ageri Bs. As.`ko kaleetan....

Esana dago ezkutatu zirala: Esnero-gurdiak, Mateoa`k gurditximixtak eta azkenean, Soka-tximist gurdiak.

ARGENTINA`REN LURKI Argentinako lurralde onek du bere antza, belar ebaitzeko (ebakitzeko) sega batena, ta bere bizkarra rak daraman itsurakoak dauzka bere muga ko mendi lerro Andes izeneko oyek.